martes, 28 de febrero de 2017

KONPETENTZIA PROFESIONALARI BURUZKO GARAPEN PROGRAMARAN INGURUKO TAILERRA

KONPETENTZIA PROFESIONALARI BURUZKO GARAPEN PROGRAMAREN INGURUKO HITZALDIA

Duela pare bat aste Ibarrekolandako GKAT-eko ikasleok, Oscar Landeta psikologo eta Aledia Consultoreseko managerraren hitzaldia izan genuen.

Bertan, Oscarrek bere konpetentzia profesionalari buruzko garapen programaz berba egin zigun, hainbat jarrera eta trebetasun garatzeko helburuarekin. Dudarik gabe, lortu egin zuen.

Bere programak hainbat puntu biltzen ditu, guztiak nahitaezkoak lan munduari begira.
Hitzaldiari hasiera eman zion karrera profesionalaren diseinu eta sortze planaren inguruan, hori jarraituz gure etorkizuna epe ertainera antolatzen lagundu zigun. Gehiengook nahiko argi geneukan gure etorkizun profesionala, baina ugariak izan ziren ere zalantzatsuak geundenak.

Baita ere nabarmendu zuen marka profesionalaren garrantzia, eta horren eragin handia kontratatzeko orduan. Horregatik hura sortzeko eta potentziatzeko aholkuak eman zizkigun. Marka profesionala aldatzea oso zaila eta korapilatsua da eta.

Azpimarragarria da ere Networking estrategiak, hau da, guri gomendio garrantzitsuak emanez aurkezpen profesionalaren, hitzezko eta ez-hitzezko komunikazioaren eta kontaktuaren antolakuntzaren inguruan.

Amaitzeko, estresak izan dezakeen pisuak eta hori gainditzeak ekartzen duen eraginkortasunaz eta barne motibazioaren indar handiaz mintzatu zen.





Ikasleontzat ohore bat izan zen Oscar Landeta bezalako aditu batek hain hitzaldi garrantzitsua eta erabiligarria guri ematea. Hari esker gure konpetentzia profesionalak hobetzeko hainbat modu ikasi eta ikusi ditugu eta. 

domingo, 5 de febrero de 2017

1-ASCT/ IBARREKOLANDA KARAOKE BIDEOA,2016


IBARREKOLANDA KARAOKE BIDEOA,2016 


  • GKA eta turismo Goi-mailako Heziketa-Zikloko ikasleok karaoke bat antolatu genuen, abenduaren, 23an, ostiralean, DBH eta Batxilergoko ikasleentzat, gure herlburua, beraiek parte hartzea eta goiza ondo pasatzea gabon aurretik. Hemen usten dizuet prestatutako bideoa.



  • Alumnos y alumnas del Ciclo Superior de Animación Sociocultural y Turística organizamos un karaoke para los alumnos de la ESO y Bachillerato para el día 23, último día del trimestre;aparte de celebrar el fin de trimestre y de año nuestro objetivo era animar a los jóvenes a participar y a divertirse.