KONPETENTZIA PROFESIONALARI BURUZKO GARAPEN PROGRAMAREN INGURUKO HITZALDIA
Duela pare bat aste Ibarrekolandako GKAT-eko
ikasleok, Oscar Landeta psikologo eta Aledia Consultoreseko managerraren
hitzaldia izan genuen.
Bertan, Oscarrek bere konpetentzia profesionalari
buruzko garapen programaz berba egin zigun, hainbat jarrera eta trebetasun
garatzeko helburuarekin. Dudarik gabe, lortu egin zuen.
Bere programak hainbat puntu biltzen ditu,
guztiak nahitaezkoak lan munduari begira.
Hitzaldiari hasiera eman zion karrera profesionalaren diseinu eta sortze
planaren inguruan, hori jarraituz gure etorkizuna epe ertainera antolatzen
lagundu zigun. Gehiengook nahiko argi geneukan gure etorkizun profesionala,
baina ugariak izan ziren ere zalantzatsuak geundenak.
Baita ere nabarmendu zuen marka
profesionalaren garrantzia, eta horren eragin handia kontratatzeko orduan.
Horregatik hura sortzeko eta potentziatzeko aholkuak eman zizkigun. Marka
profesionala aldatzea oso zaila eta korapilatsua da eta.
Azpimarragarria da ere Networking estrategiak,
hau da, guri gomendio garrantzitsuak emanez aurkezpen profesionalaren, hitzezko
eta ez-hitzezko komunikazioaren eta kontaktuaren antolakuntzaren inguruan.
Amaitzeko, estresak izan dezakeen pisuak eta
hori gainditzeak ekartzen duen eraginkortasunaz eta barne motibazioaren indar
handiaz mintzatu zen.
Ikasleontzat ohore bat izan zen Oscar Landeta
bezalako aditu batek hain hitzaldi garrantzitsua eta erabiligarria guri
ematea. Hari esker gure konpetentzia profesionalak hobetzeko hainbat modu ikasi
eta ikusi ditugu eta.
No hay comentarios:
Publicar un comentario